Omitir navegación.
Inicio

EBankak gudetan eta ingurumenaren zapalkuntzan inbertitzen du

EBankak gudetan eta ingurumenaren zapalkuntzan inbertitzen du

Banketxe eta kutxa nagusienek beraien ekintzengatik zalatuta dauden enpresak finantzatzen dituzte

Esther Salis

Botellas_aguacontaminada_Repsol_Buenos_Aires.jpg

Banku eta kutxen funtzio nagusia pertsona arruntek lan egin ostean uzten dizkieten aurrezkietatik etekina ateratzea da, normalean ordu asko eta gutxi ordaindutako lanengatik jasotako aurrezkiak. Galdera da: zer egiten dute milaka milioi hoiekin banketxeetan uzten ditugun unean? Banketxe eta kutxek, diru horien zati haundi bat inbertzioak egiteko edo enpresa transnazionalek beraien proiektu enpresarialak aurrera eramateko erabiltzen dituzte. Kasu askotan, proiektu hauek armen produkzioan - gudak eta gastu militarra aurrera eramateko-, ingurugiroaren zapalkuntzan - baliabide naturalak ateratzeko- eta batez ere, giza eta lan eskubideen urratzean dihardute, gizarte osoarekiko bizitzaren aurka eginez.

Bestalde, krisia izan arren, banketxe espaniolek, irabazi izugarriak izaten jarraitzen dute. 2008-ko lehenengo seihileko emaitzek diotenez, Estatu Espanioleko bost banketxe nagusienek -Santander, BBVA, La Caixa, Caja Madrid eta Banco Popular- 10656,7 milioi euroko etekinekin hasi zuten urtea. Nondik irtetzen dira etekin guzti hauek eta zertan inbertitzen dute banketxe hauek horren beste diru irabazten jarraitzeko? Erantzuna nolabait inbertsio eta praktika susmagarriak dituzten enpresengatiko finantzeketan deritzo.

Finantzaketa eta inbertsioak

“BBVA Arma gabe” deritzon kanpanian, banketxe hau armen exportazioan inplikaturiko lehenengotariko entitatea da. Baina zuzenago esanik, banketxe hau mota guztietako armen produkzioan jarduten duten enpresen finantzaketan inplikaturik dago.

BBVA-k 2005.urtean, beste banketxe batzuekin batera, Raytheon enpresari emandako kreditu batean parte hartu zuen, enpresa hau AEB-ko defentsa militarrerako kontratista handienetariko bat delarik. Bestalde, Santander banketxea “Vista Capital” enpresaren %50-aren jabe da eta era berean “Unión Española de Explosivos”-en %42,5-a kontrolatzen du. Hori gutxi balitz, BBVA, ENCE espainiar enpresaren Uruguai-ko planta bateko eraikuntzaren %50 finantzatzen ari da, honek suposatzen duen kalte sozial _komunitateen desplazamendua- eta ingurumen kalteak –bertako espezieen degradazioa- barne harturik.

Bankak inplikazio gogorra duen armagintza-enpresa baten adibide dugu “Indra” enpresa. Espainiar enpresa honek, armagintzako nagusienetarikoa, gudetarako eta misilentzako sistema elektronikoak ekoizten ditu, era berean aplikazio militarretarako informazio teknologiak garatzen ditu. Indra-k EB, OTAN eta AEB-tako programa militarretan parte hartzen du. Indra-ren akziodun handienetariko bezela, Caja Madrid, BBVA eta Satander aurki ditzakegu beste batzuen artean.

Bere aldetik, “La Caixa” inbertsioetan hain arazo asko dituen Repsol YPF enpresako akziodun nagusienetarikoa da. Beren praktikek batez ere Latinoamerikan dihardute. Argentinan adibidez, mapuche lurraldeetan dihardu, “Loma de la Lata” delakoan. Bertan, biztanleek ura edan eta aire kontaminatua arnastearen ondorioz, odolean legeak baimendutakoa baino 700 aldiz metal kantitate handiagoa dute odolean. Gainera, YPF enpresaren erosketak milaka langileren kaleratzea suposatu zuen. Bestalde, Bolibian, beren ekintzak hainbat komunitate indigenen babestutako lurraldeetan dihardute, indigenak beren lurretatik kanporatuz. Lurralde honetan jarrituz, petroleo kontrabandoa dela eta zalatua izateaz gain, 2006.urtean Estatuarenak ziren jazimenduak hartzeaz ere zalatua izan zen. Colonbian, “Capachos” izeneko putzuan, 2002an Repsolek jazimendu bat aurkitu zuen. 2003 eta 2004 urteetan lurralde honetan biolentzia paramilitarraren igoera nabarmendu zen. Urte bete beranduago Repsol petroleoa ateratzen hasi zen.

Beste alde batetik, banketxe hauetariko asko, Caja Madrid, el BBVA edo La Caixa-k, orain gutxi 1704 milioi eurotan finantzatu dute “Acciona”, “Endesa”-ren akziodun nagusienetarikoa, era berean Txilen presa herraldoi baten konstrukzioko polemikaren barnean zegoelarik, Maputxe-Peuhentxe-en lurraldeko 3.500 hektarea suntsitu eta milaka indigenen desplazamendua eragin zituelarik. Hala ere, Endesak, banketxe eta kutxa guzti hoien laguntzarekin, bere planekin jarraitzen du eta orain Txiletar Patagonian bost presa hidroekektriko izugarri eraiki nahi ditu. Hauek, Baker eta Pascua erreka birginetan jarriko lituzkete, garrantzi ekologiko handiko milaka hektarea suntzituz. Gainera, honi loturik tentsio handiko sare elektrikoak egongo litzatekez, lurralde osoa iparretik hegora 2.300 kilometrotan zeharkatuz, ingurugiroari eta indigenen hainbat komunitatei kalte eginez.

Bankak inmobiliariei laguntzen(despiece)

Burbuila inmobiliarioaren eztanda eta honen ondorioz sektorean sortutako krisiaren aurrean, banketxe eta kutxek eraikuntza eta etxebizitzen salmentan diharduten enpresa haundiak erreskatatzeaz arduratu dira. Horrela, promotora gehienak banketxeekin dituzten zorrak berfinantzatzen ari dira, orotara 16.000 milioi-ko kopurua eginik. Banka, enpresa inmobiliario garrantzitsuenak finantzatzen dituen sektorea dugu horrela. Adibidez, “Habitat” 1.600 milioi eurotan finantzatua izan da, beste batzuen artean, La Caixa (150 milioi), Banco Popular (150 milioi), Caja Madrid (120 milioi), Santander eta BBVA (100 milioi), Banc Sabadell (75 milioi) eta Caixa Catalunya (75 milioi). Hala ere, “Habitat”-ek egoera kritikoan jarraitzen du inbertsore berrien zain. Beste antzeko kasu batean, La Caixa eta Banco Popular-ek “Colonial” enpresaren zorra salbatu zuten inmobiliariaren akzioen ordez aldatuz. Izan ere, zifrek diotenez, banka eta inmobiliarien arteko interesak hain loturik daude, banketxe eta kutxek mailegatzen duten diru kopuruaren %40 inmobiliaria eta eraikin enpresen eskuetara doazela.

Enviar un comentario nuevo

El contenido de este campo se mantiene privado y no se mostrará públicamente.
  • Saltos automáticos de líneas y de párrafos.
  • Etiquetas HTML permitidas: <a> <em> <strong> <b><u><i><cite> <code> <ul> <ol> <li> <dl> <dt> <dd> <img><h1><h2> <h3> <h4><h5><h6> <img><br><p><div><span><table><thead><tbody><tr><th><td> <hr> <embed> <object> <param>
  • Las direcciones de las páginas web y las de correo se convierten en enlaces automáticamente.
  • El estilo de Twiter de #hashtags se enlazan directamente a search.twitter.com.
  • Puede insertar vídeos usando la marca [video:URL]
CAPTCHA
Esta pregunta es para asegurarnos de que eres un humano y mantener esta pàgina limpia de SPAM.