Omitir navegación.
Inicio

Botere ekonomikoak, auzitegien egintzetatik aske

Botere ekonomikoak, auzitegien egintzetatik aske

Francesc Ferrer

torre bbva madrid

Sistema demokartiko batean bagina pertsona guztien arteko berdintasuna legoke legearen aurrean, Espainiar Konstituzioaren 14.artikuluak aldarrikatzen duen bezela. Testu honetan, esaldi honetatik osoo hurrun gaudela egiaztatu ahal izango dugu.

Hamar aberstasunetatik bederatzik zergetatik ihes egiten dute. Ogasun-ministeritzako teknikarien elkarteak (Gestha) dioenez espanyar estatuan dauden 10 milioi euro baino gehiagoko aberastasunen %86 inguruk beren zerga betebeharrak ekiditzen dituzte Ondare-zergak ez deklaratzean. Ogasuneko tenikarien esanetan, iruzurra kapital higikor eta higiezinekin erlazionatutako jabetzetan oinarritzen da.

Gaur egun, 132 zergadunek soilik aitortzen dute 30 milioi euro baino gehiagoko jabetza garbia, kutxa publikoetara 42,5 milioitako dirusarrera suposatzen duelarik, hau da, batezbesteko 322.000 euro aitorle bakoitzeko. 2.525 herritar inguruk, 6 eta 30 milioi euroko jabetza aitortzen dute, Jabetza zergen biltzean %10-eko ekarpena eginez.

“Gestha” delakoak dioenez, estatu espanyolean ekonomia murgilduak BPG-ren (Barne produktu gordina) %23-a suposatzen du, Ogasun ministeritzak 208.000 milioi euro galduko zituelarik 2007-an. Diru kopuru honen zati haundi bat urte oso batean dirutsuenek herritar guztiei ebatsiriko kopurua litzateke.

Zergei ihes egiten dien diru kopuruen gehiengo batek, paradisu fiskalak aprobetxatzen dituzte, ez dutezergarik kobratzen edo murriztuagoak dira atzerriko kapitalarentzat ere eta banketxeek isltasin bankarioa eskeintzen dute, bere bezeroentzeko abantaila bezela.

Attac-eko “Temas” aldizkariak azaltzen digun bezela, banketxe eta talde-enpresen aldetik zergapen gutxi edo batere ez duten finantza zentruen erabilpena egiaztatzen dute, gutxi izan arren. Industria ministeritzak dioenez, 2007-ko azken seihilekoan espaniar estatuko enpresek 3.000 milioi euro kanalizatu dituzte zerga paradisuen bidez eta zerga baixuak dituzten Holanda bezelako herrialdeen bidez. Banka, masiboki zerga paradisuetan dituzten beraien filialez ere baliatzen da. Korrupzioaren aurkako Fiskaltzako lehengo arduraduna den Carlos Jiménez Villarejok, zalaketa egin du Santander eta BBVA ren kasuan adibide jarriz, hauetariko bajkoitzak lurralde hauetan 30 filial baino gehiago dituelarik, batez ere Kaiman uharteetan. Nuria Almirón, “Juicio al poder” liburuaren egileak, banketxe hauek beraien elkarteen %10 eta 15 zerga paradisuetan dituztela adierazten du, hau finantza munduak oso ondo ezagutzen duelarik,k baina sistematikoki massmedietan isilduz. Informazio hau aldizkaritik atera dugu.

Kredituak mailegatzearen kasua

Banketxeen ustezko delitu ekintzak ez dira gutxietziak izan pertsona eta erakunde batzuen aldetik, elkarte batzuen aurkako salaketak ireki dituztelarik, oso ezberdina da hala ere hauek kondetu izana lortzea.

Sistema judizialean emandako Banketxeen zigorgabetasunaren beste kasu paradigmatiko bat, “Banco Santander”-en kreditual lagatzearen kasua da. 1988 eta 1089 artean, Santanderrek aintzinako pesetetako ia bilioi erdi jaso zituen -3.000 milioi euro baino gehiago- depositu berrietan. Hain denpora gutxian horren diru kopurua biltzeko, finantza elkarte hau, ardura legalak hartzekodun batetik bestera pasatzean datzan irudi legalean babesten da, depositu hauek beren ardurapetik askatzeko asmoz. Ogasun agentziaren erreklamazioaren ostean, entitateak Ogasunari emandako informazioan 9.566 eragiketetan banketxeak titularitatea aldatzen zuen, 145.000 milioi peseta bilduz eta beraien artean, titular modura, pertsona hilak, desenplegatuak edo jubilatuak zirelarik. Instrukzioa iztean, Ogasunak oraindik 14.000 milioi euro erreklamatzen zituen jaso gabeko zerga bezela, gainera, 1.500 eragiketa ezin ziren identifikatu edo titularrak ez ziren aurkitzen. Instrukzio judizialean baketxeak bere bezeroei ogasun datuak eskutatu edo ikerketa ostopatzeko emandako laguntza ere somatzen zen.

Prozesu judizialetik 15 urte geroago, estatu espainiarreko iruzur fiskal handiena izan arren, BSCH-k, Estatu Fiskaltzak, Ogasunaren izenean, errugabetu izana lortu zuen, 7 aldiz artxibatzeko eskatu izanik (Estatu Fiskaltzak, 15 aldiz eskatu zuen kasua artxibatzeko).

Azkenik, 2007ko Abenduak 3-an Auzitegi Gorenak, gehiengoarekin, kredituen lagatzearen kasua erabaki zuen, Emilio Botín Santander-eko lehendakari bezela inputaturik zegoelarik eta ADIC eta NOMBRES COMPLETOS delakoen akusazioa soilik geratzen zelarik.

Artxibo honen justifikazio harrigarria hau zen: “Ezin da ahozko epaiketarik ireki herri-salaketarekin soilik, delituagaitik katetuak ez badira salaketako parte”.
Ordea, “Ley de enjudiciamiento Criminal” delakoan ez dadispozizio botere eta herri-salaketa mugatzen duen araurik aurkitzen, beraz, beraz, ez dago inongo justifikazio legalik epaiketa mantentzeko gutxiegia denik.

Auzitegi Gorenaren sententzietan aurrekaririk ez zegoenez, eremu judizialean kredituen lagatzearen kasuko epaia “Doctrina Botín” bezala ezagutzen da, beraz, honek, legearen epaimahaien aurrean banketxe bateko jabeak izan ahal duen boterea erakusten digu (legea berinterpretatzen da pertsona hau ez kondenatzeko asmoz). Ondoren, 2007an, gutxienez epaiketa bitan defentsak eta fiskalak botín doktrina aplikatzeko eskatu zuten (Atutxa kasua eta Acido Borico kasua), eta auzitegiek desestimatu egin zituzten. Horrela, laburbilduz, doktrina honen gauza argi bakarra bere izena da: Emilio Botin-i aplikatzen zaiona soilik.

Hau ez da izan banketxeetako buru boteretsuenak, fiskaltzaren interes falta dela eta, kondenetatik kanpo gelditu diren kausa bakarra. 2006ko Azaroan, artxibatua izan zen bera eta Banco Santanderrek egindako Banestoren erosketaren beste 21 arduradunen aurkako kereila, beraien artean “Banco de España”-ko lehengo burua zen, Luís Angel Rojo, eta Botín familiako beste hainbat kide. Besteren artean, 262.000 milioi pezetako delitu fiskala eta 327.000 milioi pezeta baino gehiagoko diru publikoen malbertzazioa leporatzen zitzaien. “Garzón” epaileak kereila hura artxibatu zuen, berriz ere, estatuko fiskalaren eskaeraz.

.

( DESPIECE )

Ehun bat urteko lege batek, lekurreria debekatzen du, baia ia ez da aplikatzen

“Lukurreriaren errepresioaren legeak” 1908ko Uztailak 23koak, orain dirau Judiziamendu zibilaren 1/2000 legearen aldaketa batzuk jaso ostean. Legearen lehenengo artikuluan dioenez, “baliogabetua izango da, diruaren interes normala baino handiagoa eta kasuaren zirkustantziekin desproportzionatua den interesa estipulatzen bada”. Legeak “normala baino handiagoa” zer esan nahi duen zehazten ez duenez, historikoki Auzitegi Gorena izan da jurisprudentzia sortzen zuena. Beren sententziek urte guzti hauetan, diruaren prezioa baino 2,5 aldiz handiagoak ziren kontratuak baliogabetzeko ohitura izaten zuen. Gaur egun diruaren prezioa %4,25-ean kokatuta dagoenez, doktrina hau segitzen bada, %10,7-ko interesaren gainetik dauden gaur egungo maileguak ilegalak deklaratu beharko litzatekez. Banketxeetako kreditu txartel askoren kasua; edo internet edo telefono bidez funtzionatzen duten “Establecimientos financieros de Crédito” (adib. Cofidis, Finconsum, Mediatis...) baliogabetuak izan beharko litzatekez, portzentai hori ederki gainditzen bait dute, kasu batzuetan %20 baino handiagoak izanik.

Guzti hau, hain ezaguna izan arren, oso salaketa gutxi daude lege hau oinarritzat harturik, gainera,mailegu mota hauek telebista edo prentsan iragartzea ahalbidetzen da, beraiekiko inolako neurririk hartu gabe.

Enviar un comentario nuevo

El contenido de este campo se mantiene privado y no se mostrará públicamente.
  • Saltos automáticos de líneas y de párrafos.
  • Etiquetas HTML permitidas: <a> <em> <strong> <b><u><i><cite> <code> <ul> <ol> <li> <dl> <dt> <dd> <img><h1><h2> <h3> <h4><h5><h6> <img><br><p><div><span><table><thead><tbody><tr><th><td> <hr> <embed> <object> <param>
  • Las direcciones de las páginas web y las de correo se convierten en enlaces automáticamente.
  • El estilo de Twiter de #hashtags se enlazan directamente a search.twitter.com.
  • Puedes insertar videos con el código [video:URL]
CAPTCHA
Esta pregunta es para asegurarnos de que eres un humano y mantener esta pàgina limpia de SPAM.